Herriko zerbitzuak “hobeto” ezagutzeko aplikazio bat sortu du Derioko Udalak

DERIO. Derioko Udalak telefono adimendunetarako aplikazio bat sortu du: Derio izena eman diote. Horren bidez, zerbitzuak eskaintzen dituzte Gurea aretorako sarrerak erosteko, saltokiei buruzko informazio zabalagoa lortzeko eta auzokideen artean autoa partekatzeko. Hurrengo asteetan beste zerbitzu batzuk eskainiko dituela aurreikusi dute aplikazioaren sortzaileek.