1.059

LEHEN SEIHILEKOAN BIZKAIAN SORTUTAKO ENPRESAK

Urtarriletik ekainera bitartean 1.059 enpresa berri sortu dira Bizkaian, Bilboko Merkataritza Ganberak emandako datuen arabera. Iazko lehen seihilekoan baino 52 gehiago izan dira. %75,3 zerbitzuen sektorean sortu dira, batez ere merkataritza arloan. Enpresen %46 hiriburuan sortu dira.