ERROMA. Joan den barikuan hasi zen Italiako andreen Giroa. Bizkaia-Durango taldea da lehian dabilenetako bat. Etzi bitartean, Italiako errepideetan ibiliko dira. Talde lehiakorra eroan dutela iragarri dute arduradunek. Anna Ramirez izango dute burua, elastikoa etxera ekarri nahi duena.