BALMASEDA. Atzo arratsaldean hasi zen aurtengo Bizkaiko Itzulia, Balmaseda eta Trapagaran arteko etapagaz. Gaur, bihar eta etzi beste lau jokatuko dira. Junior mailako 30 bat talde ari dira lehiatzen. Etaparik esanguratsuena domeka goizekoa izango da, Jata mendia igoko baitute.