Santurtzin eta Portugaleten eskola osasunerako zerbitzua kendu dute

EZKERRALDEA. SATSEk salatu du Santurtzin eta Portugaleten behin betiko itxi dutela eskola osasunerako zerbitzua. Hala, sindikatuak deritzo galdu egingo direla ikastetxeetan orain artean egiten zuten prebentzio lana eta osasunaren sustapena. Pediatriako erizainek garatuko dute zerbitzu hori aurrerantzean, eta lanez gainezka daudela diote.