Marmitakoa, herri kirolak eta erromeria izango dira bihar, Euskal Jaian

KARRANTZA. Euskal Jaia prestatu dute biharko Karrantzako Ahedo auzoan. 11:30ean hasiko dira, marmitako txapelketagaz. 12:30ean, pregoia irakurriko da. 13:00etik aurrera, herri kirolen hainbat erakustaldi izango da, eta segidan bertsolariak arituko dira. Arratsaldean, berriz, mus eta briska txapelketa, dantzaldia eta erromeria izango dituzte. Goizalean bukatuko da festa, txokolate beroa banatzeagaz batera.