Ilusión, zirkua, akrobaziak eta zuzeneko musika nahasten dituen ikuskizuna ikusteko aukera izango da bihar, Durangon. Ortzi Acostak Udaletxeko plazan interpretatuko du saioa, 20:45etik aurrera. Uda kalean bizi jardueren barruan kokatzen da ikuskizuna.
Acosta gimnastikalari ohia da; baita Cirque du Soleilen ibilitako akrobata ere. Artistak berak adierazi izan du 8 urte zituenerako arratsaldeak itzulipurdiak eta saltoak praktikatzen ematen zituela. Ilusioaren, iniziatibaren eta gainditze nahiaren garrantzia azpimarratu du gimnastikalariak, hiru kontzeptu gako harentzat.
Ilusión ikuskizuna aurkeztuko du Ortzi Acostak bihar, 20:45ean, Durangoko Udaletxeko plazan.