BILBO. Lara Izagirre zine zuzendariak bere lehen film luzea filmatuko du udazkenean Bilbon eta Zornotzan. Un otoño sin Berlin izeneko filmeko protagonistak Tamar Novas eta Irene Escolar izango dira. Besteak beste, Next Stop: Greenland film laburra zuzendu du Izagirrek.