Sormen industriak sustatzen jarraitu nahi du aldundiak BILBO b Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak sormenezko industrien aldeko apustuari eutsi nahi diote “hazkunde ekonomikoaren motor izateko”. Hori esan du Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak aste honetan, BiDC Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council erakundearen foroan. Ikus-entzunezkoak, moda, bideojokoak, kultura edota diseinua biltzen ditu industria horrek.