Marabilli Sormen Festibalaren antolatzaileak eta sortzaileak dira manuelistak. “Aitzol Aramaiok, behin, afari batean manuelistak izan behar genuela aipatu zuen. Hau da, batzuk marxistak edo leninistak diren legez, gu manuelistak izango ginela. Ondarroan, badago Manuel izeneko gizon bat; oso alaia da, eta jaiekaz lotura handia du. Horregaz guztiagaz, zera esan nahi genuen: gu ere Manuel bezain alaiak izango ginela beti”.