Paracycling Bizkaiko Bira abiatuko da bihar, eta Elorrion bukatuko da etzi

MUNGIA. XVIII. Paracycling Bizkaiko Bira abiatuko da bihar, Mungian. Egokitutako txirrindularitza proba horretan, Bizkai osoan zehar ibiliko dira txirrindulariak. Hiru etapak osatzen dute lasterketa: bata lineako lasterketa izango da, eta gainerako biak, erlojuz kontrakoak. Abanto, Trapagaran eta Ortuellatik igaro ostean, domekan emango diote bukaera, Elorrion egingo dituzten zenbait probarekin.