GETXO. Bihar hasi eta irailaren 28ra arte, Bizkaiko Zubia eta Algortako Portu Zaharra ezagutzeko aukera eskainiko ditu Getxoko udal turismo bulegoak. Bisita antzeztuen bitartez emango dizkiete azalpenak bisitariei. 12 urtetik gorakoek hiru euro ordaindu behar dute saioetako batean parte hartzeko; gazteagoek ez dute ordaindu beharko. Bihar Bizkaiko Zubia bisitatuko dute; etzi, Portu Zaharra.