Izurtzako atzerriko adingabeentzako zentroa itxi dute

GIZARTEA. Astelehenean itxi zuten 2007az geroztik atzerriko adingabeak hartu dituen Izurtzako egoitza. Pablo Amezaga pedagogia zuzendariaren esanetan, “Bizkaira heltzen den atzerritar adingabeen kopurua urtetik urtera jaisten” ari delako itxi dute. Esan duenez, herrian “harrera ona” izan du egoitzak. Gazteak emantzipazio etxebizitzetan kokatu dituzte.