Telletxea eta Martinezen aurkako zigorra salatu dute

Deustuko Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariei ezarritako bi urte eta erdiko kartzela zigorra salatzeko, manifestazio jendetsua egin zuten eguazten iluntzean, Bilbon. Jesusen Bihotza plazatik abiatu ziren manifestariak, eta, hain zuzen, ezarritako zigorrak neurriz kanpokoak direla salatu zuten. 2012ko martxoaren 29ko grebako istiluetan parte hartu izana leporatu diete. Hasieran 15 hilabeteko zigorra jarri bazieten ere, gero, desordena publikoak leporatuta, handitu egin diete kondena biei. Ertzainen deklarazioak izan dira gazteon aurkako froga nagusia.