Uda aurreko azkeneko Musika Merkatua

Musikarekin zerikusia izan dezakeen edozer topatu ahal izango da etzi, Bilboko Zorrotzaurre auzoan: musika instrumentuak, biniloak, CDak, kamisetak, partiturak, zuzeneko musika… Musika Merkatua (MUME) musikarien, ikusleen eta sektorean behar egiten dutenen arteko hileroko topagune bihurtu da, eta domekakoa uda aurreko azkena izango da. Han, musikarekin zerikusia izan dezakeen edozer salerosi ahal izango da, eta baita hemengo eszena aberasteko elkarlanak sustatu ere.