Garagardoaren festa ospatzen ari dira Balmasedako San Joan plazan. Antolatzen duten era horretako bosgarren jaialdia da aurtengoa. Domekara bitartean egongo dira bertan.
Saltxitxak, okelazko pastela eta ukondo errea dastatzeko aukera dute bertaratzen direnek. Edariari dagokionez, Paulaner garagardo mota desberdinak jarriko dituzte bisitarien esku: bi eratako belztua, beltza, gorria eta gariarena. Gaur, 19:00etatik 02:00etara egongo da zabalik. Bihar, 11:00etatik 02:00etara. Eta, etzi, 11:00etatik 22:00etara. Balmaseda Futbol Klubak antolatu du jaialdia.
Gaur, bihar eta etzi, Balmasedako San Joan plazan. Jana eta edana, musikaz girotuta.