Rosa Calzadaren ‘Giza izaera’

Rosa Calzada artistaren Giza izaera erakusketa ikusgai dago Igorreko kultur etxean. Hilaren 30era arte egongo da bisitatzeko aukera, astelehenetik barikura, 10:00etatik 20:45era bitartean.

Hainbat sentsibilitate eta gorputz esperientzia jasotzen ditu erakusketak. Mugimenduaren ikerketaren ondorio da; edertasuna bilatzeko behaketa eta esperimentazioaren ondorio. Norbera, ingurua eta bien arteko harremanaren sintesi artistikoa erakusten ditu artistak.

Lunas izeneko bilduman, esaterako, eguzkiak bat egiten du giza gorputzagaz, eta kolore eta sentsazio ugari sortzen dira hortik.

‘Giza izaera’ erakusketa

Hilaren 30era arte dago ikusgai Igorreko kultur etxean, astelehenetik barikura.