6,8

zerga bilketak bizkaian izandako gorakada

Maiatzera arte egindako zerga bilketetan Bizkaiko Ogasunak iaz baino %6,8 gehiago bildu du aurten. Lehen bost hilabete hauetan, 2.499,7 milioi euro bildu dira. Hazkunde hori zeharkako zergetan sumatu da batez ere, %9,4 egin baitu gora urtebetean, eta zerga zuzenak, berriz, %0,7 hazi dira. Urtea amaitzen denerako 6.547,3 milioi euro biltzea aurreiksten du foru aldundiak, eta orain arteko datuak eskuan, %38,2 eskuratuta edukiko luke.