Elikadura burujabetzaren inguruko esperientziak, dokumental batean

ELIKADURA. Bide Berriak. Elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentala aurkeztu zuten joan den martitzenean Bizkaiko EHNE sindikatuak eta Bizilur elkarteak. Elikadura burujabetza teoriatik haratago posible dela erakutsi gura dute lan horren bidez, eta, horretarako, Euskal Herrian dauden hainbat esperientzia jaso dituzte bertan.