Desindustrializazioa eta eskolak ardatz dituzten erakusketak ikusgai daude

BARAKALDO. Besteak beste desindustrializazioa eta eskolak gai nagusi dituzten zenbait doako erakusketa bisitatzeko aukera dago egunotan, Barakaldon. Desindustrializazioa Bizkaian erakusketa Burdingintza Integraleko Beharginen Fundazioaren egoitzan bisita daiteke, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00era. CIHMA interpretazio zentroan, bestalde, Hezkuntza Barakaldon egongo da uda osoan.