Zahar elbarrien jantoki berria Otxarkoagan

Bilboko Otxarkoaga auzoan zahar elbarriei zuzendutako jantoki berria zabaldu dute asteon. Auzoan dauden mendeko pertsonei eta elbarriak diren zaharrentzako zuzenduta egongo da. Horiez gain, familiaren laguntza eta laguntza sozial eskasa jasotzen dituzten pertsona edadetuak eta autonomia zailtasunak dauzkatenak ere hartuko dituzte. Jantokiak bazkari zerbitzuak eskainiko ditu, baita nagusi horientzako laguntasun eta konpainia ere.

Ekimena BBKko gizarte ekintzaren eta Otxarkoagako adineko BBK egoitzaren eskutik jarri ahal izan da martxan. Asteazken honetan egin zuten aurkezpen ekitaldia jantokian bertan.