Bisitariak historian atzera eramango dituen bisita gidatu antzeztua egingo dute etzi, Burdin Hesia Ugaon elkarteak antolatutako ekitaldian. Burdin Hesiko azken gudariak izeneko ibilbidea 11:00etan aterako da, udaletxeko plazatik. Tropa frankistak Ugaon sartzeko Burdin Hesira iritsi zireneko kontakizuna antzeztuko dute.
Bestalde, bihar, Udarriaga kalean Galdakaoko bonbardaketaren urteurrena izango dute gogoan. 1937ko eraso hartan galdakoztar bi hil zituztela ekarriko dute gogora ekitaldian. Burdin Hesiaren hirugarren jardunaldi historikoen barruan kokatzen dira jarduera horiek guztiak.
Etzi egingo dituzte; udaletxeko plazatik aterako dira, 11:00etan.