102.170

EUROKO KALTE-ORDAINA AMIANTOAREN BIKTIMA BATI

Bilboko Lan arloko epaitegiak Labe Garaien oinordeko den Cofivacasa enpresa zigortu du langile batek amiantoarekin harremanetan lan egin zuelako. 2012an hil zen behargina, eta 1974tik Labe Garaietan egin zuen behar. Familiari 102.170 euroko kalte ordaina eman beharko diote.