Jaieguna izan zuten joan den zapatuan Barakaldoko Gazte Asanbladako kideek. Iraganean Portu kalean zegoen Las Cuevas jatetxea zenaren lokala okupatu zuten, eta Kobazulo gaztetxearen aurkezpena egin zuten egun berean. Herritarrei deia egin diete etzi egingo den batzar irekian parte hartzeko, denen artean “Kobazulo atontzeko”. Azken urteetan gazte asanbladako kideak birritan saiatu dira lokal bat okupatzen, eta baita lortu ere. Makala eta Oleta gaztetxeak martxan jarri zituzten, baina denbora gutxian hustu egin zituen udalak.