Azken urteetan gora egin du ikasleen kopuruak. Eta mila metro koadroko eraikin berria egin dute behar horiei erantzuteko. Hamar ikasgela berri egokitzeaz gain, bulegoak eta jantokia handitu dituzte. Ikastola “aro berri batean” sartu dela adierazi du Irune Maortua zentroko zuzendariak.