Ia urtebetez taularatu gabe egon ondoren, Ander Lipus aktoreak interpretatzen duen Publikoari gorroto antzezlana berriz ere ematen hasi dira Euskal Herriko agertokietan. Joan den astean Hendaian taularatu ondoren, gaur Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoan ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera. Formatu txikiko Atxiki antzerki zikloaren barruan programatu dute Iñaki Mendigurenek idatzitako eta Manex Fuchsek zuzendutako antzezlana.