ERREPUBLIKAREN ALDEKO ITSASONTZIA

Errepublikaren aldeko itsasontzia Bilboko itsasadarrean ibili zen domekan. Sistema politiko hori babesten duten militanteek ontzi osoa bete zuten. Lekurik gabe geratu zirenetako batzuek bizikletak hartu eta itsasadar bazterretik egin zuten ibilbidea. Hamazortzi kilometro inguru egin zituzten: Bilbotik atera, Areetatik (Getxo) pasatu eta Portugaletera iritsi zirenean, buelta hartu zuten, leku berberera itzultzeko. Datorren urterako beste ontzi bat hartzea aztertzen ari dira.