• Bizkaian apirilean zeuden langabeak. Martitzenean eman zituen Espainiako Enplegu Ministerioak enpleguari buruzko azken datuak. Apirileko kaleratze eta kontratuak kontuan hartuta, orain 100.281 langabe daude herrialde historikoan; hau da, martxoan baino %0,50 gehiago. Iazko apirilean baino gizon-emakume gehiago dabiltza lan bila; halakorik gertatu den Hego Euskal Herriko herrialde bakarra da.