MUNGIA. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dantza ikuskizun berezia antolatu du Mungiako Gure Esku Dago taldeak, biharko. 17:00etan izango da, Foruen plazan. Euskal Herriko zazpi herrialdeak irudikatuko dituzte berrehun lagunek, dagozkien koloreekaz, zazpi zirkuluren barruan. Koreografia bat egingo dute denek batera. Bertsoak ere abestuko dituzte.