Ondarea ez zaintzea leporatu diote udalari

LEKEITIO. EAJko zinegotziek herriko ondarea ez zaintzea egotzi diote Lekeitioko Udalari. Besteak beste, Playa de Ondarzabal itsasontziagaz izandako “utzikeria” salatu dute. Diotenez, mantentze lanik egin ez delako, itxita dago interpretazio zentroa. Mendietako ontziola, Abaroa jauregia, Santa Katalina itsasargia eta Marierrota marea errota ere aipatu dituzte, zarratuta eta egoera txarrean daudelako.