• Denboraleen kalteak ordaintzeko foru funtsaren milioiak. Bizkaiko Foru Aldundiak funts bat sortu du neguko denboraleek kostaldeko herrietan eragin zituzten kalteak ordaintzen laguntzeko. Unai Rementeria Lehendakaritza diputatuaren esanetan, kalteen %100 ordainduko ditu foru aldundiak. Osotara, 5,7 milioi izango ditu funtsak. Oraindik ez dakite zenbat herrik eskatuko duten laguntza.