LEHEN MAILAN DA GERNIKA BIZKAIA

Gernika Bizkaia saskibaloi taldea lehen mailara igo da, lehenengo aldiz. Hurrengo denboraldian lehiatuko da eliteko taldeekin. Asteburuan jokatu zituzten igoera faseko partidak, Logroñon (Errioxa, Espainia). Ametsa beteta iritsi ziren herrira. Harrera egin zieten, dantzari eta guzti —irudian—. Igoera fase horretan aritu ziren zortzi taldeetatik etxeko jokalariak zituen bakarra izan zen gernikarra. Garaipena horrela lortzeak “gehiago poztu” dituela esan du talde teknikoak.