LEKEITIO. 37. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Irailaren 12ra arte egongo da ikus-entzunezko lanak aurkezteko aukera. Euskara hutsezko zinemaren jaialdi bakarra, azaroaren 23tik 29ra bitartean egingo da, Lekeition. Lehiaketak, ohi bezala, bi maila izango ditu: zaleena eta profesionalena. Lehiakide bakoitzak aukeratzen du bietako zeinetara aurkeztu lana.