Eremuak babesteko baliabide bat baino gehiago dago

Eredu bat baino gehiago dago eremu bat aberastasun ekologikoagatik babesteko. Hasiera batean, Natura Zaintzeko Legeak babestutako hiru eremu aurreikusten zituen: Parke naturala, biotopoa eta arbola berezia. 2010ean Natura 2000 Sarea zabaldu zen Europa osoan. Europako Batasunaren barruan, lurraldeko natura baliabideak babesteko formula berriak agertu ziren: Interes komunitarioko guneak; kontserbazio bereziko guneak eta hegaztientzako babes bereziko guneak. Parke naturalak ez diren eremuek, era horretako beste izendapenen bat jasotzeko aukera daukate,haietako hegazti zein landare berezien edo bestelako ingurumen berezitasunen arabera.