B gidabaimenarekin nahikoa da autokarabana gidatzeko

3.500 kilo baino gutxiago pisatzen duten autokarabanak gidatzeko, nahikoa da B gidabaimena edukitzea; hau da, autoa gidatzeko behar dena. 3.500 eta 7.500 kilo arteko pisua dutenean, berriz, ibilgailu astuna dela dio zirkulazio arautegiak. Kasu horietan, C1 gidabaimena eskuratu beharko du erabiltzaileak.