Bizkaiko ontzioletan 1.100 pertsonak lan egiten dute

Sestaoko Naval, Erandio eta Muruetako Murueta, eta Santurtziko Zamakona ontzioletan 1.100 langile inguruk egiten dute behar, gaur egun. Krisiak kopuru hori erruz apaltzea eragin du, iraganean milaka lagunek lan egiten baitzuten sektore horretan. Navalen, egun, garai batean zebiltzanen %10ek dihardute.