Erandioko Tamoin enpresak jaso du aurtengo Marcelo Gangoiti saria. Elizbarrutiaren Muskizko Somorrostro ikastetxeak, SPRIk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Cebek patronalak banatzen dute urtero, Bizkaiko kooperatibismoa bultzatu zuen Mungiako apaizaren izena duen saria. Antonio Barrenetxeak jaso zuen garaikurra, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren eskutik. Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, “berrikuntzarekiko duten konpromisoagatik” saritu dituzte.