Galindo araztegiko hirugarren eraikinaren inbertsioa, milioi eurotan.

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak hirugarren eraikinaren lanak aurten bukatzea aurreikusi du. Usainen tratamendurako egiten ari dira Sestaon dagoen Galindo araztegian eraikin berria. Hori egiteaz gain, lokatzen tratamendurako instalazioetako aireztapen azpiegiturak handituko dituzte. Lokatzaren tratamendurako diren eraikinetan ere filtroak ipiniko dituzte, horietan sortzen den usain txarra ahalik eta gehien saihesteko. Bestetik, ur partzuergoak neurriak hartu ditu araztegiaren inguruan sortutako eltxoen guneetan. Modu horretan inguruko bizilagunen kexei erantzuna eman gura diete.