Zahar etxeko antzinako argazkien bila ari dira

BARRIKA. Barrikako zaharren etxeak ehun urte beteko ditu 2014an. Mendeurren horren harira, egoitza horretako antzinako argazkien bila ari da hura kudeatzen duen Elorduy fundazioa. Ehun urtean herriaren beharrizanetara egokitu behar izan du egoitzak. Zahar etxe gisa sortu zen. Gero, 1936ko gerran, ospitale bihurtu zen, eta gerraostean eskola izan zen. Egun, zahar etxea da berriz ere.