PORTUGALETE. Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Osakidetzak kanpaina bat jarri dute martxan, Ezkerraldeko gazteek erretzeari uztea bultzatzeko. Santurtzi, Portugalete, Ortuella eta Sestaoko zenbait institututan egingo dute kanpaina. Gazteen artean tabakoaren kontsumoa handia dela eta arriskuaren pertzepziorik ez dutela ikusita abiatu dute. Martxan egongo da 20ra arte.