Joan den zapatuan egin zuten, Lekeitioko Ikusgarri zineman, 36. Euskal Zine Bilerako sari banaketa ekitaldia —irudian—. Euskal Herrian euskarazko ikus-entzunezko lanak saritzen dituen jaialdi garrantzitsuena da. Profesionalen artean, Peio Gutierrezen Abuztua filmak jaso zuen saria —52 lan aurkeztu ziren—, eta Kote Camacho aukeratu zuten zuzendari onena. Amateurren artean, berriz, Oihan Vitoriaren Etxehuts film laburrak irabazi zuen Antzara.