GERNIKA-LUMO. ETAk mehatxatutakoei orain arte zeukaten errenta aitorpen sekretua egiteko eskubidea kenduko diela iragarri zuen foru aldundiak martitzenean, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aldaketa hori 2014ko zerga ekitaldia bukatutakoan sartuko da indarrean, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak iragarri duenez.