Turtzioz eta Sopuertan araztegiak egingo dira

Turtzioz, Galdames eta Sopuerta ur zikinen sareak osatzeke dituztela daude. Horri konponbidea emateko asmoz, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak araztegi bana eraikiko dute Turtziozen eta Sopuertan. Asteleheneko gobernu kontseiluan onartu zuten proiektua. Foru administrazioak 13,4 milioi euroko inbertsioa egingo du.

Turtziozko araztegiak bi eraikin izango ditu. Euretako batean tratamenduaren aurrekoa egingo diote ur zikinari. Bigarrenak, berriz, tratamendu biologikoa jasoko du. Sopuertako araztegiari esker, bestalde, Galdames eta Sopuertako urak garbituko dira, Barbadum errekara isuri aurretik. 28 hilen buruan bukatuta egongo dira eraikitzeko lanak.