DURANGO. Bilbo eta Durango aldeko 27 farmaziak eta Gurutze Gorriak babesa behar duten adineko pertsonak zaintzeko boluntario sare bat eratzeko kanpaina bat jarri dute martxan. Parte hartzen duten farmaziek identifikaziorako leloa duen itsasgarria daukate jarrita: Adinekoen bizi-kalitatearen aldeko mugimendua.