GIZARTEA. Busturialdeko eta Lea-Artibaiko farmazietan errezeta elektronikoa ipini dute. Joan den martitzenetik 79 dira Bizkaian errezeta elektronikoa darabilten herriak. Sendagaiak hartzeko osasun txartela aurkeztu behar da, derrigor, farmaziotan. Abendu bukaerarako Bizkaia osora zabaltzea espero du Osakidetzak.