BILBO. Anbulantzietako beharginak hainbat protesta egiten ari dira. Batetik, ordezkari sindikal baten kaleratzea salatzeko, eta, bestetik, euren lan baldintzak mantentzea eskatzeko. Gaur giza kate bat egingo dute Bilbon, Osasun Sailaren egoitzaren inguruan. Hilaren 12rako, bestalde, grebara deitu dute.