Gorren errealitatera hurbiltzeko jardunaldiak

DURANGO. Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkarteak entzumen urritasunaz sentsibilizatzeko eta errealitate horretara hurbiltzeko jardunaldia egingo du etzi, Durangon. Bertako umeei begira antolatutako jardunaldiotan hiru eta zazpi urte arteko umeek hartu ahal izango dute parte. Andra Mari elizpean egingo dituzte jarduerak, 11:00etatik 14:00etara.