GALDAKAO. Usansoloren eta Igeldoren (Gipuzkoa) arteko senidetzea gauzatu zuten joan den domekan bateko eta besteko ordezkariek. Usansolotik 80 bat lagun joan ziren Igeldora esperientziak trukatzera. Etzi desanexioari buruzko galdeketa egingo dute Igeldokoek, eta usansolotarrek gauza bera egiteko eskubidea eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari.