Arakaldo aldeko Nerbioi errekaren ibaiertzean dauden landare exotiko inbaditzaileen 820 kilo kendu dituzte. Ibaiertzeko 77 metroko eremuan aritu dira lanean hogeiren bat boluntario joan den asteburuan. Kendutako espezieen artean, kanabera, Txinako asentsio-belarra eta panpa daude, besteak beste. Hazien sakabanaketa eta landareen ugaltzea saihesteko, jaso zituzten landareak poltsetan sartu zituzten.
Egitasmo hori eskualdeko ibaiertzen lehengoratze ekologikoan osatu duten proiektuaren parte da. Orain arte inguruetan bederatzi esku hartze egin dira, denak auzolanean.
Horretaz gain, Arakaldoko Usilarra inguruan berrogeita hamar zuhaitz eta zuhaixka autoktono landatu dituzte. Besteak beste, haltzak, sahatsak eta lizarrak ipini dituzte.