Foru Poliziaren lantaldea handitzea, bertan behera

BILBO. Bilboko auzitegiak bertan behera utzi du behin-behinean Bizkaiko Foru Poliziaren lantaldea handitzeko prozesua. Ana Maria Martinez epailearen esanetan, lan eskaintza deialdiak ez zuen zehazten zein merezimendu hartuko diren kontuan eta zenbat puntu izango dituen bakoitzak. Bederatzi foru poliziari eragingo die neurriak.